domingo, 18 de diciembre de 2016

Gizarte Zientziak lantzeko IKT baliabideak

Gizarte zientziak irakasgaia lantzeko mapak, entziklopediak edota irudi ezberdinak erabiltzen dira besteak beste. dakigunez, era askoz esanguratsu batean ikasten dugu metodologia dinamiko eta interaktibo batean. Horretarako baliabide digitalek erraztu ditzakegute asko modu berritzaile batean bidera ahal izatea gure klaseak, kontuan izanda irakasleak izan behar duela zentzu horretan planifikatu eta prestatu behar dituenak klaseak. Bestela, nahiz eta teknologia berriak erabili, arriskua dago era tradizinal batean ematea irakaste-ikaste prozesua. Ez dugu ahaztu behar pertsonok garela ekintzen motorra eta bihotza, hau da, ikasle eta irakasleen arteko harremanetatik eta klaseetan ematen den metodologiatik sortzen da giroa. 
Aurrekoa kontuan izanda, hementxe usten dizuet helbide bat non tresna digitalen bilduma praktiko bat agertzen den (http://www.aulaplaneta.com/2015/09/03/recursos-tic/25-herramientas-tic-para-el-aula-de-ciencias-sociales-infografia/), baina ez ahaztu irakaslearen ardura dela hobeto irakasteko metodologia eta dinakarik egokienak aukeratzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario